ZERTAN BEREIZTEN DIRA ACNUR ETA UNRWA?

Agentzia biak bereizten dituen ezaugarri nagusietako hau da: ACNURi agindutako egitekoaren arabera, errefuxiatuek aukera izan behar dute posibilitate hauen artean askatasunez hautatzeko: tokian integratzea, hirugarren herrialde batean birkokatzea edo jatorrizko herrialdera itzultzea. Aukera horietako bat ere ez da posible palestinar errefuxiatuen kasuan; izan ere, lehenengo bi posibilitateak onartezinak dira haientzat eta harrera-herrialdeentzat, eta hirugarrena –jatorrizko herrialdera itzultzea– erabat baztertzen du Israelek. Testuinguru horretan, nazioarteko komunitatea, Nazio Batuen Batzar Nagusiaren bidez, UNRWAri agindutako egitekoa luzatuz joan da, laguntza humanitarioa ematen eta garapena bultzatzen jarrai dezan, egoera horri irtenbide politikoa eman arte.

LOTUTAKO GALDERAK

EZ DUZU AURKITZEN BILATZEN DUZUNA?