Palestinako errefuxiatuekin

Search
Close this search box.
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.
LARUNBATA - 27.01.2024
Urazurrutia 3, Bilbao

Aurkezpena: “AHANZTURAREN AURKAKO ERREZETAK. Palestinako emakume errefuxiatuekin Libanon sukaldatzen”

Ezagutu nahi al duzu Palestinako 12 emakume errefuxiaturen sukaldaritza-jakintzak oinarri hartuta idatzitako errezeta-liburua?

Urtarrilaren 27an, “AHANZTURAREN AURKAKO ERREZETAK. Palestinako emakume errefuxiatuekin Libanon sukaldatzen” liburua aurkeztuko dugu.

Gastronomia gustuko baduzu eta Palestinako sukaldaritzaren ondarea gehiago ezagutu nahi baduzu, egin bat gurekin Bilboko BBK Kuna gunean

Ekitaldi hau Africa Baeta kazetariak moderatuko du, eta Libanoko palestinar emakume errefuxiatuen egoera eta egunez egun dituzten erronkak eta zailtasunak bertatik bertara ezagutzeko aukera emango digu. Topaketa horrek Palestinako errefuxiatuen errealitatera hurbiltzen gaitu, kultura guztientzat hain baliotsua den zerbaiten bitartez: sukaldaritza eta gastronomia.

Bestalde, Luisa López Tellería diseinatzaile gastronomiko eta Basque Culinary Centerreko irakaslearekin batera, Palestinako sukaldaritza tradizionalaren usain, produktu eta errezeta partikularrak sentitu eta dastatu ahal izango dituzu, Palestinako emakume errefuxiatuek Libanon egunero duten ilusioaz eta indarraz gain.

Jarduera doakoa da, eta edukiera mugatua kontrolatzeko, aldez aurretik izena eman behar da esteka honetan:    https://forms.office.com/e/JFa5rnJYA