Palestinako errefuxiatuekin

Search
Close this search box.
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.
ASTELEHENA - 28.11.2022 - ASTELEHENA 12.12.2022

Begiratu Palestinara: Erakusketa interaktiboa

Palestinako emakume errefuxiatuen errealitatea gerturatu asmoz, UNRWA Euskadik erakusketa interaktibo bat sortu du hainbat udalerritan ikusgai egongo dena. Azaroaren 28tik abenduaren 12ra bitartean Agurainen egongo da eta bertara gerturatzen direnek aukera izango dute EAEn bizi diren Palestinarren testigantzak entzuteko, estereotipoen inguruan hausnartzeko, Gaza eta Zisjordaniako emakumeen bizi istorioak entzuteko eta baita proiektu honen baitan EHUko ikasleek eta Tabakalerako arte tailer bateko partaideek egindako lanak ikusteko.  

Gerturatu zaitez Palestinara!