Ordiziako aste kulturalaren barruan Begiratu Palestinara: Erakusketa interaktiboa ikusgai egongo da Barrena Kultur etxean.
Palestinako emakume errefuxiatuen errealitatea gerturatu asmoz, UNRWA Euskadik erakusketa interaktibo bat sortu du hainbat udalerritan ikusgai egongo dena. Lehen geltokia Ordizian egingo du eta bertara gerturatzen direnek aukera izango dute EAEn bizi diren Palestinarren testigantzak entzuteko, estereotipoen inguruan hausnartzeko, Gaza eta Zisjordaniako emakumeen bizi istorioak entzuteko eta baita proiektu honen baitan EHUko ikasleek eta Tabakalerako arte tailer bateko partaideek egindako lanak ikusteko.
Gertatura zaitez Palestinara!