Palestinako errefuxiatuekin

Search
Close this search box.
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.
ASTEARTEA - 29.11.2022

HITZALDIA: ESTEREOTIPOAK ETA ZURRUMURRUAK APURTUZ, BEGIRADA PALESTINAN

UNRWA Euskadik Estereotipoak eta Zurrumurruak apurtuz: Begirada Palestinan solasaldira gonbidatu nahi zaitu. Solasaldia azaroaren 29an, Palestinar Herriarekiko Nazioarteko Elkartasun Egunean, egingo da Amurrioko Kultur Etxean. 

Solasaldi honetan Palestinako errefuxiatuei buruz dugun ikuspegiaren inguruan hausnartuko dugu, beraien errealitatera gerturatuz. Horretarako, bi gonbidatu berezi izango ditugu; batetik, Andrea Ruiz Balzola Antropologoa eta Begirune Fundazioko irakasle eta ikertzailea eta bestetik, Mohammad Farajallah palestinarren eskubideen aldeko ekintzailea. Beraiekin zurrumurruen aurkako ikuspegia landuko dugu, estereotipoei eta aurreiritziei aurre egiteko gakoak eskainiz.  

Saioa borobiltzeko, UNRWA Euskadiren bi argitalpenen aurkezpena egingo da: “Ekialde Ertaineko eta Palestinako errefuxiatuei buruzko euskal biztanleriaren pertzepzioak” ikerketarena eta “Palestinako oroimena Euskadin” kartografiarena.