Gazak ezin du gehiago, aurrekaririk gabeko larrialdi bati aurre egin behar dio. Krisi humanitarioak okerrera egiten du egunetik egunera, eta herritarrak izututa eta traumatizatuta daude. Gazako ia biztanle guztiak lekualdatzera behartuak izan dira, behin eta berriz. Leku batetik bestera mugitzen dira, Gazan ez dagoen segurtasun baten bila. Egoera latz hau orain Libanon ere bizi dute.
Gazako amesgaiztoa krisi humanitarioa baino askoz gehiago da, GIZATASUN KRISIA DA.
UNRWA Euskadik gonbidapena luzatu nahi dizu Arabako UPV/EHUko Campuseko Esperientzia Gelekin elkarlanean antolatutako Gaza: Gizatasun Krisia hitzaldira.
Hitzaldia urriaren 15ean egingo da, Letren Fakultateko Gradu Aretoan, arratsaldeko 7etan. Hizlaria UNRWA Euskadiko ordezkaria den Barbara Ruiz Balzola izango da. Saioan, Gaza eta Libanon pairatzen duten egoera humanitario larriaz arituko gara, Israelen erasoaldia hasi zenetik urtebete bete direnean.
Sarrera doakoa eta librea izango da, betiere aretoaren edukiera bete arte.