UNRWA Euskadik “Korapiloak askatu: Elkartasun hariak Palestinara” erakusketa bisitatzeko aukera eskaintzen du Guardiako turismo bulegoan. Martxo osoan zehar bisitatu ahal izango da.
Erakusketa honek Palestinako errefuxiatuen errealitatean eta aurre egin behar dioten eskubideen urraketa-egoeran sakontzen du, bereziki emakumeena. Gainera, Euskadin bizi diren palestinarrei ahotsa eman nahi zaie, haien egoera eta askotan aurre egin behar dieten aurreiritziak eta estereotipoak ezagutuz.
Bisitariek bideoak eta irudiak ikusiko dituzte eta zurrumurruei buruzko dinamika erreflexiboak egin… ez galdu!
Turismo Bulegoa. Kale Nagusia, 52. Guardia. “Garcetas etxea”
Ordutegia:
ASTELEHENETIK OSTIRALERA
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
LARUNBATAK
10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara
IGANDE ETA JAIEGUNAK
10:45etik 14:00etara