Palestinako errefuxiatuekin

Search
Close this search box.
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.
ASTEARTEA - 07.03.2023

Palestinako emakume errefuxiatuak. 75 urte oroimenean. Bertso Saioa.

Martxoak 7, Elorrioko Arriola antzokian antolatu dugun bertso saiora gonbidatu nahi zaitugu. 

Bertso-saio berezi honetan, hurbilagotik ezagutuko dugu Palestinako emakume errefuxiatuen egoera, UNRWA Euskadiren eta hiru bertsolari bizkaitarren eskutik.  

Ekitaldian, UNRWA Euskadiko taldeaz gain, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita eta Iruri Altzerreka bertsolariek ere parte hartuko dute zeinak, Euskadin bizi diren palestinarren errealitatea bertatik bertara ezagutzeko aukera izan duten. Hiru bertsolariek palestinar komunitatearekin izan duten harremanari buruz gehiago jakin nahi baduzu, egin klik hemen. 

Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik eskuratu behar da esteka honetan: https://www.tickettailor.com/events/unrwa/860997 

📅 martxoak 7      🕣 18:30 h.      📌 Arriola antzokia, Elizburu kalea, 3, 48230 Elorrio, Bizkaia