Urriaren 24an Lamiaenan, Arrigorriagako Emakumeen Etxean, Suha Najjar errefuxiatu palestinarra entzuteko aukera izango dugu. Suha Najjarrek bere testigantza partekatuko digu, okupaziopean emakume palestinarra izateak zer esan nahi duen azalduz.
Hitzaldi hau Ahlam, bizitza batekin amestuz komikiaren erakusketaren amaiera ekitaldiaren barruan kokatzen da. UNRWA Euskadik Susana Martín eta Cristina Bueno ilustratzaileekin eginiko komiki honetan Libanoko Palestinako emakume errefuxiatuen errealitatera hurbildu gaitezke. Komikian, Libanon emakume eta errefuxiatu izateak egunerokoan nola eragiten dien, zein erronka eta oztopo dituzten ikus daiteke.
Erakusketa urriaren 14tik 24ra egongo da ikusgai Lamiaenan 17:00etatik 20:30etara (astelehenetik ostegunera) eta 17:00etatik 20:00etara (ostiraletan)
Sarrera doakoa da.
Hitzaldira joan nahi baduzu, izena eman dezakezu QR hau eskaneatuz:
Edo izena eman dezakezu esteka honetan: CONFERENCIA Y EXPOSICIÓN / HITZALDIA ETA ERAKUSKETA Lamienea (office.com)
Zure zain gaude!