Palestinako errefuxiatuekin

Search
Close this search box.
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.
ASTEAZKENA - 15.05.2024 / 22.05.2024/ 29.05.2024
Muskizko Kultur Etxea, Cendeja 29, Muskiz

Proiektatu: Antzerki Sozialeko tailerra, irakurketa dramatizatuen bidez

Gustoko duzu antzerkia? 

Gai Sozialetan interesatuta zaude? 

UNRWA Euskadi eta Muskizko Berdintasun sailatik, Proiektatu proposamenean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Proposamen honetan, antzerki sozialeko tailerren bidez, Libanon dauden Palestinako emakume errefuxiatuen errealitatera hurbildu ahal izango gara. Proposatzen dugun jardueran emakume hauek   bere egunerokotasunean aurre egin behar dieten erronkak, jasaten dituzten eskubide-urraketak eta herrialdearen testuinguru humanitario konplexuari aurre egiteko dituzten estrategiei buruz hausnartuko dugu. 

Tailerra 2 orduko hiru saioetan banatuta dago eta Eneritz Artetxe, aktorea, antzerkigilea, eta antzerki pedagoga izango dugu formatzailea. Tailerrean,  emakume hauen bizitzako istorioetan  inspiratutako testuak sortuko ditugu eta irakurketa dramatizatuen teknika erabiliz interpretatzen ikasiko dugu.  

Erabiliko dugun metodologia parte-hartzaileen profilera egokituta egongo da, eta espazio seguru bat sustatuko da, hausnartzeko, gozatzeko eta ikasteko, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik esperientzia izatea interpretazioan! 

Izen emateak eta informazioa  berdintasuna@muskiz.com 

Telf:946709936 

Mugikorra(whatsapp bakarrik): 688896571