NOLA FINANTZATZEN DIRA UNRWAren OPERAZIOAK?

UNRWAren operazioak hainbat herrialderen eta Europako Batzordearen borondatezko ekarpenen bidez finantzatzen dira % 95ean. Zati txiki bat gobernuz kanpoko erakundeetatik eta partikularretatik dator. Ekarpen gehienak dirutan jasotzen dira, baina jasotzen denaren zati txiki bat espezietan egindako dohaintzak dira, biztanle errefuxiatu ahulenen artean banatzeko.

Aurreko urteetan bezala, Agentziak gastuak gutxitzeko politikak jarri beharko ditu martxan, ziur asko, bere aurrekontu erregularra herrialde emaileen ekarpenekin bete ahal izateko. Gastuetan izandako murrizketa horrek eragin kaltegarria du errefuxiatuek jasotzen duten zerbitzuetan, eta, hori dela eta, dohaintzak handitzeko ekimenak bultzatu behar izan ditu Agentziak.

LOTUTAKO GALDERAK

EZ DUZU AURKITZEN BILATZEN DUZUNA?