Palestinako errefuxiatuekin

Search
Close this search box.
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

“AHLAM, bizitza batekin amestuz” komikian oinarritutako erakusketaren aurkezpena Hernanin


Apirilaren 20an Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministan Susana Martinek eta Cristina Buenok UNRWA Euskadirentzat egindako “AHLAM, bizitza batekin amestuz” komikian oinarritutako erakusketa aurkeztu zen. Erakusketa osatzen duten binetetan Libanoko emakume errefuxiatuen istorioak irudikatzen dira.


Aurkezpenean 14 pertsona inguru izan ziren eta bertaratutakoek Palestinako emakume errefuxiatuek Libanon bizi duten errealitatea eta eskubiderik gabeko leku batean bizitza nolakoa den ezagutzeko aukera izan zuten, kontuan izan behar baita Palestinako errefuxiatuak Libanon ez direla eskubide okoko hiritar gisa onartzen.


Ekitaldian, bideo baten bidez, bertaratutakoek Rawaaren testigantza entzun ahal izan zuten. Rawaa Abu Abdou Palestinako emakume errefuxiatu bat da, Libanoko Palestinako errefuxiatuentzako kanpamentu batean hazi eta bizitakoa. Komikiko protagonistek bezala, Rawaak ere lehen pertsonan kontatu zituen emakumeek bertan egunero dituzten zailtasunak eta oztopoak.

Aurkezpenari ukitu berezi bat emanaz Alaia Martín bertsolariak bertso sorta batzuk abestu zituen gaiaren inguruan. Bertso errimen bidez, Libanoko kanpamentuetan Palestinako emakume errefuxiatuek bizi duten egoera zaila ikusarazi zuen ekitaldian zehar.

Ekitaldia Nakbaren 75. urteurrenaren oroitzapenarekin hasi zen, eta itxaropen-bertso batekin amaitu zen, Palestinako errefuxiatuek bizitza duina eta eskubide osoko herritar izateko aukera aldarrikatuz.

Erakusketa apirilaren 3tik 28ra bitartean ikusi ahal izango dute Hernaniko herritarrek, Kulturarteko Plaza Feministan.