Palestinako errefuxiatuekin

Search
Close this search box.
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

ERAKUSKETA “KORAPILOAK ASKATU: ELKARTASUN HARIAK PALESTINARA”

Azaroan eta abenduan, UNRWA Euskadiren eskutik, “Korapiloak askatu: Elkartasun hariak Palestinara” erakusketa interaktiboa bisitatu ahal izango da Euskal Herriko hainbat herritan. Erakusketa honek Palestinako errefuxiatuen errealitatean eta aurre egin behar dioten eskubideen urraketa-egoeran sakontzen du, bereziki emakumeena. Gainera, Euskadin bizi diren palestinarrei ahotsa eman nahi zaie, haien egoera eta askotan aurre egin behar dieten aurreiritziak eta estereotipoak ezagutuz.

Bisitariek bideoak eta irudiak ikusiko dituzte, audioen bidez testigantzak entzun, zurrumurruei buruzko dinamika erreflexiboak egin… ez galdu!

  • Ordizia, Barrena kultur etxea azaroak 2tik 13ra
  • Zarautz, Merkatu plaza azaroak 14tik 21ra
  • Erandio, Josu Murueta kultur etxea, Getxo kalea, azaroak 21tik 25ra
  • Agurain, ZabalArte espazioa, Kale nagusia 8 azaroak 28tik abenduak 12ra
  • Zizurkil, Atxulondo kultur etxea abenduak 12tik 23ra

Jarduera honek Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa du.