Palestinako errefuxiatuekin

Search
Close this search box.
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Eusko Legebiltzarreko presidentea UNRWAko ordezkaritza batekin bildu da

Urtarrilaren 31n, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea UNRWAko ordezkaritza batekin bildu zen. Honako pertsona hauek osatzen dute ordezkaritza: Unai Sacona UNRWAren hezkuntzako zuzendari ondokoa, Raquel Martí Lezana UNRWA Espainiako zuzendari exekutiboa eta Bárbara Ruiz Balzola UNRWA Euskadiko ordezkaria.

Bileran, Palestinako errefuxiatuentzako Ekialde Hurbileko Nazio Batuen Agentziako ordezkariek, UNRWAk egiten duen lana azaldu zioten Eusko Legebiltzarreko presidenteari, eta errefuxiatu palestinarren egungo egoera humanitario larriaren berri eman zioten. 

Aipatu behar da UNRWA Eusko Legebiltzarrarekin elkarlanean ari dela, Palestina eta Ekialde Hurbila Babesteko Taldeartekoaren bitartez.