Palestinako errefuxiatuekin

Search
Close this search box.
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

PALESTINAKO EMAKUME ERREFUXIATUAK: 75 URTE OROIMENEAN

“Palestinako emakume errefuxiatuak 75 urte oroimenean” izenburupean antolatu genuen, Martxoak 7, bertso saioa Elorrioko Arriola antzokian. Bertso emanaldi berezi honetan Palestinako errefuxiatuen errealitatera gerturatu ginen bertso doinuen bidez. 80 pertsona inguru gerturatu ziren Arriolara, saioaz gozatzera.

Aurten 75 urte beteko dira Palestinarrek Nakba (hondamendia) izendatzen duten gertakaritik, Palestinarren exodotik, errefuxiatu bilakatu zirenetik. Hari horri tiraka hasi genuen saioa eta bertan Palestinako emakumeen ahots eta bizipen ezberdinak ikus eta entzuteko aukera izan genuen, beraiek istorioak bilakatu ziren bertsotarako gai eta kantu bidez helarazi zizkieten istorio hauek bertaratuko pertsonei Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita eta Iruri Altzerreka bertsolariek.

Ezin izan zara etorri eta ikusi nahi duzu? EITB1eko Hitzetik Hortzera saioa bertan izan zen. Sakatu esteka honetan eta gozatu bertsoez: 2023-03-11 (eitb.eus)

Ainhoa Urien gaijartzailea, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita eta Iruri Altzerreka bertsolariekin batera.

Emanaldi hau orain dela urtebete hasitako prozesu baten amaiera izan zen, duela urtebete hasi baikinen bertsoa eta Palestinarren errealitatea uztartzen Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako proiektu baten baitan.