Palestinako errefuxiatuekin

Search
Close this search box.
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Raquel Martí UNRWAko zuzendaria bildu da Lehendakariarekin

Raquel Martí UNRWA Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziako Espainiako Komiteko zuzendariarekin eta Bárbara Ruiz Balzola UNRWAko Euskadiko ordezkariarekin elkartu da gaur goizean Lehendakaria. Lehendakaritzako bilkura horretan Marian Elorza Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako idazkari nagusia eta Jonan Fernandez Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusia ere izan dira.

“Biztanle zibilen aurkako bortizkeria ekintza guztiak” gaitzesten dituela adierazi dio Iñigo Urkulluk Raquel Martíri, eta, era berean, doluminak eta elkartasuna helarazi dizkio Israelgo armadak Gazan egin duen erasoan hil diren UNRWAko 70 pertsonekiko.

Horretaz gain, “70 urtetik gora Palestinako errefuxiatuei, ez Gazan eta Zisjordanian babestuta bizi diren errefuxiatuei soilik, baita Sirian, Libanon eta Jordanian dauden Palestinar bizilagunei ere, heziketa, osasuna, laguntza humanitarioa eta gizarte zerbitzuak helarazteko egiten ari diren lana” aitortu dio UNRWAko ordezkaritzari Iñigo Urkullu Lehendakariak.