Palestinako errefuxiatuekin

Search
Close this search box.
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

UNRWA EUSKADIK “AHANZTURAREN AURKAKO ERREZETAK” AURKEZTU DU  

Joan den urtarrilaren 27an, BBK Kunaren Ganbara aretoan, UNRWA Euskadik, Basque Culinary Centerrekin batera, “AHANZTURAREN AURKAKO ERREZETAK, Palestinako emakume errefuxiatuekin Libanon sukaldatzen” argitalpena aurkeztu zuen. 
 
Ekitaldia Africa Baeta kazetariak aurkeztu zuen, eta bi bloke izan zituen: lehenengo zatian, Barbara Ruiz Balzola UNRWA Euskadiko ordezkariak Palestinako errefuxiatuek Gazan eta Zisjordanian duten egoera humanitarioa azaldu zuen, eta eremu horietako azken gertakariak eguneratu zituen. Macarena Arrieta Manterola, UNRWA Euskadiko Hezkuntza Koordinatzaileak, berriz, Libanoko Palestinako errefuxiatuen errealitate gogorrez hitz egin zuen, zehazki, emakumeez. 


 
Luisa López Tellería diseinatzaile gastronomiko eta Basque Culinaryko irakasleak Beiruteko (Libano) Burj Barajneh eta Shatilako kanpamentuetan izandako esperientzia partekatu zuen bertaratutakoekin. Palestinako emakume errefuxiatuen sukaldaritzari buruz hitz egin zuen, errezetak egiteko gehien erabiltzen diren osagaiei buruz eta eguneroko ezbeharrei aurre egin behar dieten emakumeen erresilientzia estrategiei buruz. 
 
Errezeta-liburuaren aurkezpenaren bigarren zatian, parte hartzaileek liburuko errezeta batzuk dastatu ahal izan zituzten, adibidez, Ka’ak Al-Quds ogia. Poltsa itxurako sesamozko ogi hau Libanoko errefuxiatuen kanpamentuetako saltzaile ibiltariek saldu ohi dute. Ogiarekin batera gazta freskoa eta espeziak izan ziren, zumakea kasu. Edateko, liburuko beste errezeta bat egin zen: limoi-ura granadarekin, edari freskagarria, beste ezer baino gehiago Palestinako kostaldean hartzen dena. 


 
Palestinako emakume errefuxiatuek gastronomiaren bidez Libanon bizi duten egoeraz euskal herritarrak kontzientziatzen jarraitzeko helburuarekin, UNRWA Euskadik sukaldaritza tailerrak emango ditu aurten ostalaritza eskoletan eta Bizkaiko elkarte gastronomikoetan.