Palestinako errefuxiatuekin

Search
Close this search box.
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

UNRWA EUSKADIK LIBANORA BIDAIATU DU PALESTINAKO EMAKUME ERREFUXIATUEKIN SUKALDATZEKO. 

Uztailean, UNRWA Euskadik, Basque Culinary Centerreko irakasle Luisa López Telleriarekin batera, Libanora bidaiatu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako “Palestinako emakume errefuxiatuen eskubideak sustatzeko errezetak, tokiko ikuspegi global batetik” proiektua gauzatzeko. Libanon Palestinako sukaldaritzako errezeta-liburu bat sortzeko helburuarekin, herrialdean egindako egonaldiaren astean, Palestinako hamar emakume errefuxiatu elkarrizketatu ziren, haien bizitza eta erresilientzia-historiak ezagutzeko, eta haiekin batera 20 Palestinako plater tradizional sukaldatu ziren, errezeta-liburua agertuko direnak. 

Burj Barajneh kanpamentuan, non egoera zaurgarrian dauden Palestinako 3 mila errefuxiatu baino gehiago bizi diren,  Soufran sukaldatu zen, Palestinako emakume errefuxiatuez osatutako Katering Kooperatiba batean. Bertan, Maqlube, Knafeh, Freekeh eta Falafel bezalako plater tipikoak prestatu ziren. Soufrako emakume sukaldariek egin zituzten errezetak, jarraitu beharreko urratsak eta elaborazio horietarako beharrezko diren osagaiak erakutsiz. 

Shatilako kanpamentuan, Om Muhammad eta Alia Yarmoutekin batera (Palestinako emakume errefuxiatuak, Montaha Bakery okindegiko langileak), Palestinako gozo tipikoak prestatu ziren, hala nola Khobz el Tabeea eta Qawa Shada kafea. 

Montaha Bakery okindegiko langileak

Libanon dauden Palestinako 10 emakume errefuxiatuen historia eta oroitzapenen bidez, biztanleria horrek bizi duen egoera humanitarioa ezagutu ahal izango da, baita Palestinako gastronomia kultur nortasunaren ikur gisa kontserbatzeak haientzat duen garrantzia ere. Errezeta-liburua azaroan argitaratuko da, azaroaren 29rako, Palestinar Herriarekiko Elkartasunaren Nazioarteko Eguna.