Urte honetan 75 urte beteko dira Nakba, hondamendia, itzulerarik gabeko bidaia, askatasunaren amaiera, herritar palestinarrentzako berdintasuna eta eskubideen ukatzea. Denbora horretan guztian, eta gaur egun inoiz baino gehiago, UNRWAk tokian tokiko giltzarri izaten jarraitzen du ia 6 milioi pertsonaren giza eskubideak bermatzen eta babesten jarraitu ahal izateko.
Palestinako errefuxiatuak munduko errefuxiatuen laurden bat dira, eta izugarria da etengabe gatazkan egotea, eskubideak ez edukitzea eta oinarrizko premiak asetzea.
Egoera hori ezagutarazteko, joan den maiatzaren 4an, UNRWA Eusko Legebiltzarrako Palestina eta Ekialde Hurbila Babesteko Taldeartekoko legebiltzarkideekin batu zen. Horri esker, UNRWAren lana aitortzeari buruzko eta adierazpen bat izenpetu zen, eta elkartasuna adierazi zitzaion Palestinako errefuxiatuek jasaten duten egoerari.