Palestinako errefuxiatuekin

Search
Close this search box.
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

PALESTINAKO ZAZPI HAUR ERREFUXIATU ZAURITU ALEPOTIK GERTU IZANDAKO GERRAKO LEHERGAILUEN EZTANDAREN ONDORIOZ

2021eko abuztuaren 31ko arratsaldean, Palestinako 10 eta 14 urte bitarteko zazpi haur errefuxiatu Alepoko Ein el Tal kanpamentuan jolasten ari ziren gerrako lehergai batek eztanda egin zuenean. Sei haur harrapatu zituen metrailak, eta horietako hiru zauritu arin eta hiru zauritu larri izan ziren. Horiek guztiek trauma psikologikoak dituzte gertakari tragikoaren ondorioz.

UNRWAko larrialdi zerbitzuetako langileak Ein el Taleko kanpamentuan ari ziren lanean, eta berehala lagundu ahal izan zieten haurrei Alepo hiriko ospitale batera eraman aurretik. Horietako lauk egun berean jaso zuten alta, eta beste hirurek ospitalean jarraitzen dute. Horietako bat, 12 urtekoa, egoera kritikoan dago.

UNRWAn atsekabetuta gaude gertakari tragiko eta bortitz honekin, Palestinako haur errefuxiatuei, Ein el Taleko kanpamenduan bizi diren familiei eta itzuli nahi zutenei eragin dielako.

Beste behin ere, gerrako lehergailuek zibilentzat duten arriskua nabarmendu nahi dugu, baita hondakin horiek markatzeko, kentzeko edo suntsitzeko premia larria ere pertsonak itzultzen ari diren eremuetan.

Erakundean lehentasuna ematen diogu eskoletan eta komunitateen barruan hondakin horien arriskuaz sentsibilizatzeari, batez ere Ein el Tal, Yarmouk eta Dera ‘a kanpamenduetan bizi diren biztanleen artean, oso leku kaltetuak baitira.