NOR HARTZEN DA PALESTINAR ERREFUXIATUTZAT?

UNRWAren arabera, “1946ko ekainaren 1etik 1948ko maiatzaren 15era bitartean ohiko bizilekua Palestina izan zuten eta 1948ko gatazkaren ondorioz etxea eta bizibideak galdu zituztenak dira palestinar errefuxiatu”.

Errefuxiatu horien ondorengoek ere eskubide berberak dituzte Agentziarentzat. Lanean diharduen bost operazio-eremu hauetako errefuxiatuak artatzen ditu Agentziak: Gaza, Zisjordania, Jerusalem ekialdea barne, Jordania, Libano eta Siria. Palestinar errefuxiatuen kopurua 914.000koa izatetik 5,7 milioi baino gehiagokoa izatera igaro da 1950etik gaur egunera arte, biztanleriaren hazkunde naturalaren ondorioz.

LOTUTAKO GALDERAK