PALESTINAR ERREFUXIATU GUZTIEK JASOTZEN AL DITUZTE UNRWAren ZERBITZUAK?

UNRWAren zerbitzuak eskuragarri daude Agentziaren bost operazio-eremuetako batean erregistratuta dauden (Jordania, Siria, Libano, Zisjordania, Jerusalem ekialdea eta Gazako zerrenda) palestinar errefuxiatu guztientzat (5,4 milioitik gora 2019an). Hala ere, palestinar errefuxiatu guztiak ez daude UNRWAn erregistratuta, eta, beraz, ezin dituzte eskuratu Agentziak eskaintzen dituen laguntzak; izan ere, Agentziaren operazio-eremutik kanpo bizi dira.


Batzuetan, palestinar errefuxiatuaren definizio hertsiaren barruan sartzen ez diren pertsonengana ere zabaldu du larrialdi-laguntza UNRWAk. 1988an, lehen Intifadaren garaian, UNRWAk larrialdiko laguntza eman zien desplazatuei eta premia larrian zeudenei, aldi baterako neurri gisa. Era berean, bigarren Intifadan, Zisjordanian eta Gazako zerrendan, UNRWAk elikagaiak banatu zituen Zisjordaniako gune jakin batzuetan mugak ixtearen ondorioak pairatu zituzten ez-errefuxiatuen artean.


Israelek Gazan egindako erasoaldi militarretan, UNRWAk laguntza humanitarioa eta aterpea eskaini zien errefuxiatuei eta ez-errefuxiatuei, eta erregaia eta bestelako laguntza-mota batzuk banatu zituen Palestinako Aginte Nazionalaren ospitaleetan eta herritarrentzako laguntza-zentroetan.


UNRWAk ez-errefuxiatuekin ezkondutako emakume errefuxiatuei ere zabaldu die laguntza jasotzeko aukera. Izan ere, emakume horiek ez zuten, aurretik, Agentziaren zerbitzuak jasotzeko eskubiderik.

LOTUTAKO GALDERAK