ZEIN DA UNRWAri AGINDUTAKO EGITEKOA?

UNRWAk mandatu hau jaso zuen hasieran: 

  • Tokian bertan laguntza ematea eta tokiko gobernuekin lankidetzan zenbait programa ezartzea. 
  • Ekialde Ertaineko gobernuei kontsultatzea zer neurri hartu behar diren laguntza humanitariorako eta programetarako nazioarteko laguntza eskuragarri egongo ez den unea prestatzeko. 
  • Laguntzaren beharrik izango ez den unea planifikatzea. 

 

Palestinar errefuxiatuei eta 1967ko borroken ondorioz desplazatutako pertsonei bere operazio-eremuetan (hau da, Jordanian, Libanon, Sirian, Gazan eta Zisjordanian) laguntza, giza garapena eta babes-zerbitzuak eskaintzea da UNRWAren egungo zeregina.  NBEren Batzar Nagusiak behin baino gehiagotan berritu du Agentziari agindutako egitekoa. Egungoa 2020ko ekainaren 30era arte luzatuko da.  

LOTUTAKO GALDERAK

EZ DUZU AURKITZEN BILATZEN DUZUNA?