Nazio Batuen Batzar Orokorrak 1949ko abenduaren 8ko 302 (IV) ebazpenaren bidez sortu zuen UNRWA, Ekialde Hurbileko Palestinar Errefuxiatuentzako NBEren Agentzia.
Agentziak 1950eko maiatzaren 1ean hasi zituen bere operazioak: Palestinar Errefuxiatuei laguntzeko Nazio Batuen Agentziaren (UNPRP) materialez arduratu zen, bai eta Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordearen (ICRC) errefuxiatuen erregistroa eramateaz ere.