UNRWAren ekimenak euskadin

UNRWA Euskadi Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziaren lana burutzen duen  delegazio bat da. 2006an sortu zen, bi helburu nagusirekin: Euskal gizarteari Palestinako 5,9 milioitik gora errefuxiatuen bizi-baldintzak ezagutaraztea, eta UNRWAk duela zazpi hamarkada baino gehiago bost esku-hartze eremuetan (Gazako zerrenda, Zisjordania, Siria, Libano eta Jordania) egiten diharduen lan humanitarioa ezagutaraztea. 

UNRWA Euskadik hainbat ekintza burutzen ditu EAEn, batez ere alor hauetan: Laguntza Humanitarioa, Herritartasun Globalerako Hezkuntza eta Sentsibilizazioa.

Agentziak Giza Eskubideak zabaltzen, sustatzen eta defendatzen dihardu, Herritartasun Globalerako Hezkuntzaren bidez, euskal gizartea sentsibilizatuz eta mobilizatuz eta Palestinako errefuxiatuen egoerari ikusgarritasuna emanez, baita kulturartekotasuna, genero-berdintasuna eta antzeko beste balio batzuk sustatuz ere.

 

Gainera, Agentziak Palestinako errefuxiatuei ematen dien laguntzari eusteko, UNRWA Euskadik finantzaketa publikoa eta pribatua biltzen du (enpresen, bazkideen eta banakako dohaitzen bidez), eta bildutako diru guztia Palestinako errefuxiatuen aldeko tokiko proiektuetara bideratzen ditu

HERRITARTASUN GLOBALERAKO HEZKUNTZA

UNRWA Euskadin, honela ulertzen dugu Herritartasun Globalerako Hezkuntza: “bizitzako eremu guztietan aplika daitekeen etengabeko hezkuntza-prozesu bat, eguneroko errealitatetik abiatuta, eta ezagutzaren, zentzu kritikoaren, balioen, jarreren eta tresnen bidez, Giza Eskubideak eta giza garapen inklusiboa, bidezkoa eta iraunkorra sustatuz, pobreziaren, bidegabekerien eta desberdintasunen aurkako borrokarekin solidarioa, konprometitua, erantzunkidea eta aktiboa izango den herritartasun global bat eraiki nahi duena”. Palestinako errefuxiatuen egoeratik abiatuta betiere. Lan hori berrikuntza pedagogikoa sustatuz, kontzientzia kritikoa sortuz, parte hartzea bultzatuz eta gure lanaren xede diren taldeetara eta populazioetara egokituz egiten dugu, herritarrak kritikoak izan daitezen, Palestinako errefuxiatuen alde egin dezaten eta haien giza eskubideak babes ditzaten.

GIZARTE-MOBILIZAZIOA

Palestinar errefuxiatuek dituzten arazoak asko eta askotarikoak dira, eta hain konplexuak, ezin baitira jarduera-eremu bakar baten arabera aztertu.

Horregatik, UNRWA Euskadik gobernuekin, erakunde publiko eta pribatuekin, enpresekin, garapen-erakundeekin, gizarte zibileko taldeekin eta erkidego onuradunekin lankidetzan lan egiten du, irtenbiderik egokienak, jasangarrienak eta iraunkorrenak hartzen direla bermatzeko. Aliantza horiek sortzea eta mantentzea da UNRWA Euskadiren lanaren lehentasunetako bat.

EKINTZA

IKUSEZINAREN KONTAKETA

Ikusten ez dena kontatzen UNRWA Euskadiren proiektu bat da, euskal herritar informatuak, sentsibilizatuak eta genero-berdintasunarekin konprometituak sustatzeko helburua duen. Palestinako emakume errefuxiatuen egoeratik abiatuta, ikuspegi asistentziala alde batera utzi eta narratiba androzentriko eta belizista batez elikatzen den narratiba nagusia hausteko helburuarekin.

SAREAK EHUNDUZ

UNRWA Euskadik, populazio errefuxiatuaren eta UNRWAren lanaren errealitateari buruzko laguntza eta sentsibilizazio mekanismoak sustatzeko helburu estrategikoarekin bat eginez, proiektu honen bitartez, emakume euskaldun eta palestinarren elkarteen artean laguntza sareak sortzearen aldeko apustua egiten du. Honela, batera ikasteko eta bizipen trukaketaren eta ahalduntzearen estrategien aldeko ikuspegiaz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako elkarteetako 10 emakume ordezkarik topaketa batean hartuko dute parte Gazan eta Zisjordanian palestinar emakumeen hainbat elkarterekin batera. Euskal ordezkaritza honek palestinar emakumeen errealitatea dokumentatuko dute genero ikuspegi batetik, eta Euskadi osoan erakusketa kolektibo ibiltari bat antolatuko dute gero.