GENEALOGIA FEMINISTA

Palestinarren eta israeldarren arteko gatazkari dagokionez, emakume palestinarrak bihurtzen dira familiaren euskarri ekonomikoak -lan ez-formalak eginez, askotan- eta emozionalak, okupazio- eta blokeo-egoeran ere ahalik eta normalen eta duinen bizitzen saiatzen baitira. Beren eskubideez baliatzeko eta haiek exijitzeko eskubidea dute emakume palestinarrek, haien titular izaki. Emakumeen premiak eta interesak ezkutatzen badira, berriz, murriztu egiten dira haien eskubideak, eta duintasuna, urratu. Ezinbestekoak dira emakumeak, eragile indibidual zein kolektibo gisara, garapen integratzailean, berdintasunezkoan eta jasangarrian aurrera egiteko, erakunde feministen eta bestelako berariazko zenbait elkarteren bitartez.

Honenbestez, hau du helburu UNRWA Euskadiren argitalpen honek: Palestinako emakumeen eta feminismoaren ikuspegitik azaltzea palestinarren eta israeldarren arteko gatazka eta Israelen okupaziopean dagoen Palestinako lurraldearen krisi humanitarioa, emakume horien lekukotasunen bidez erakustea nola berreraikitzen dituzten beren bizitzak, nola egiten duten borroka, nola egiten dieten aurre blokeoari, okupazioari eta sistema patriarkalari.

Argitalpen honen bidez “entzungo” dituzue gatazkari eta okupazioari buruzko zenbait emakume palestinarren ahotsak eta istorioak, erakundeen, hedabideen eta gizarte-eragileen ikuspegi androzentrikoak sarritan ezkutatu ohi dituen horiek, alegia; bide batez, egungo testuinguru historikoak aztertzeko beste ikusmira batzuk aintzat hartzea komeni dela adieraziko zaio euskal gizarteari, hau da, feminismoaren eta genero-ikuspegiaren begirada kontuan hartu behar direla nahitaez.

Horretarako, XIX. mendearen amaieratik gaur egun arte Palestinako emakumeen mugimenduak izan duen garapen historikoa gogoratuko dugu, genero-ikuspegi- tik aztertuko okupatutako Palestinako krisi humanitarioa, eta Nabka ezagutu zuten emakume palestinarren hitzak argitaratuko ditugu, euren bizitza, familia eta eskubideetan zenbateko eragina izan zuen jakin dezagun denok; irakurriko dituzue, halaber, Palestinako emakume errefuxiatuen zenbait adierazpen (Israelen bizi diren emakume palestinarrenak, Gazako zerrendan okupazioak eta blokeoak duten eragina azalduko duten beste batzuenak...), haien haurtzaroko oroitzapenak eta etorkizunerako itxaropenak; ikusiko dugu, bestalde, komunitateak aitortzen ez duen zenbat lan egiten duten emakumeek jendea zaintzen (ezinbesteko lana Palestinako herritarren erresilientziari eusteko), eta genero-estereotipoak gainditu nahi dituzten Palestinako emakume buruzagien, feministen, ikasleen, nekazarien eta profesiona- len iritziak irakurriko.

Leku, adin, testuinguru sozioekonomiko, ingurune geogra ko eta estatus sozial des- berdinetakoak dira elkarrizketatu ditugun emakume palestinarrak, baina denek egin dute bat beren sentimenduak, nahiak eta aldarrikapenak adierazteko ekimen honetan, eta oinaze-, ahalduntze-, elkartasun- eta maitasun-istorio hauek kontatu dizkigute, guztiak ere erresilientzia-adibide ezin hobeak, oztopo guztien gainetik Palestinako gizarteari eutsi, eusten eta eutsiko dioten giltzarriak baitira.

Euskal Herriko eta Palestinako emakumeen eta feministen erakundeen arteko Elkartasun Sarearen ekimenetako bat duzue eskuan duzuen testu hau. 2013tik bultzatzen du UNRWA Euskadik elkartasun-sare hori. Zehazki, proiektu honetakoa da argitalpena: “Palestinako Lurralde Okupatutako emakumeen egoera, beste ikuspegi batetik aztertua. Euskal Herriko eta Palestinako erakundeen arteko sareak indartzen”. UNRWA Euskadik bultzatzen du proiektua, zeinak erakunde hauen laguntza jasotzen baitu: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziarena, eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiena. Proiektuaren xedea: emakumeen ahalduntzea sustatzea, aliantza sortuz eta jakintza eta gaitasunak trukatuz Palestinako eta Euskal Herriko emakumeen artean.

Diputación Foral de Gipuzkoa