UNRWA EUSKADIK EHU/UPV-KO LEIOAKO KANPUSEAN ANTOLATUTAKO IV BOLONDRES AZOKAN PARTE HARTU ZUEN

UNRWA Euskadik pasa den irailaren 18an Leioako Kanpuseko Mikel Laboa enparantzan Boluntak EHUrekin elkarlanean antolatutako IV. Bolondres azokan parte hartu zuen. Bolondres Azoka gizarte erakundeen eta unibertsitateko ikasleen arteko topalekua da, eta helburua elkartasuna eta lankidetza bezalako balioak ikusgarri egin eta unibertsitateko komunitate osoan sustatzea da.

 

Azokan guztira 60 erakundek parte hartu zuten eta arlo ezberdinetako ikasleek UNRWA Euskadik Hiritartasun Globalerako hezkuntza proiektu ezberdinen baitan eta sentsibilizazio ekintzetan burutzen duen lana ezagutu ahal izan zuen. Honetaz gain, proiektu hauen baitan sortutako hainbat material etxera eramateko aukera izan zuten bertaratutakoek.

 

Bestalde, Agentziak Palestinako errefuxiatuei bere 5 lan eremuetan eskaintzen dizkien zerbitzuei buruzko informazioa jaso ahal izan zen azokak iraun zuen bitartean.