AURREIRITZIAK DESEGITEKO BIDEOFORO BAT

Joan den hilean Elgoibarko Gaztelekuarekin indarrak batu genituen Ekialde Hurbileko errefuxiatuen inguruko eta, bereziki, Palestinako errefuxiatuen inguruko kultura- eta genero-aurreiritziak desegiteko bideoforo bat antolatzeko.

 

Saioa Elgoibarko Gaztelekuan bertan burutu zen eta guztira 14 nerabe gerturatu ziren Palestinako emakume zuzendariek eginiko laburmetraiak ikusi eta hausnarketa helburu zuten talde dinamikak egitera.

 

Bideoforo hau Gipuzkoako Foru Aldundian laguntzarekin burutu ahal izan da eta ekintza honen baitan hedabide tradizionalek maiz ezkutatzen duten errealitatea ikusarazteko aukera izan zuten 12 eta 15 urte bitarteko gazteek.