3. UNRWA Euskadiko EKINTZAK

UNRWA Euskadik, Palestinako errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak emandako ardura betez, Palestinako errefuxiatuek aurre egin behar duten errealitatea sustatzean oinarritzen du bere lana, bake sentimenduak, nazioarteko elkartasuna eta lankidetza Euskal Herriko gizartearen artean sustatuz. UNRWA Euskadik, Garapenerako Hezkuntzaren bitartez, eta Sentsibilizazio eta Mobilizazio Kanpainen garapenaren bitartez eramaten du aurrera betekizun hau.

Nazio Batuen Agentziaren betebehar humanitarioa kontutan hartuz, UNRWA Euskadik Garapenerako Hezkuntza alorrean burututako lana, hiru elementu nagusik nabarmentzen dute:

 

- Enfoque de trabajo basado en Derechos Humanos
- UNRWA Euskadik burututako Hezkuntza eta Sentsibilizazio ekintza guztiak, Nazio Batuen Kartan eta ondorengo Deklarazio guztietan agertzen diren Giza Eskubideen defentsara eta sustapenera zuzentzen dira
- Nazio Batuen funtzionamendu eta helburuak

Nazio Batuak, bakearen mantenimendua eta finkatzearen alde, gatazken prebentzioa eta laguntza humanitarioaren alde lan egiten duen nazioarteko erakundea da. Hedapenez, UNRWAk eta UNRWA Euskadik, balore hauek onartu dituzte, bere eguneroko lanean integratuz eta zabalduz. Garapenerako Heziketaren bitartez. Arlo honetako ekintza guztietan, Giza Eskubideak zaintzen dituen Nazio Batuak bezelako nazioarteko erakunde honen baloreak eta bere garrantzia sustatzen dira, benetako datu objetiboekin lan eginez eta palestinar-israeldar gatazkan jarrera politiko bat hartu gabe. Zentzu honetan, gure ardura nagusia, Palestinako errefuxiatuek bizi duten egoera humanitarioa izango da. UNRWA Euskadik, nazioarteko araudiaren aldeko konpromezua eta Giza Eskubideen aldeko konpromezua mantentzen du.

Garapenerako Hezkuntza arloan ikuspuntu kontzeptual ugari gurutzatzen dira, UNRWA Euskdiren aldetik proiektu edo esku-hartzeak diseinatzerako orduan kontutan hartzen direnak: Interkulturalitatea (barneratzea bezela ulertua), desberdintasuna zainduz eta estereotipoak eta gizarte aurreritziak deseginez.

Genero ikuspegia. UNRWA Euskadik puntu hau bereziki azpimarratzen du, genero ikuspegia ez dadin ikusezina bihurtu. Kontzientzi kritiko baten sorrera, gaur egungo garapen eredua eraldatu eta horretan jardun ahal izateko, emakume eta neskatoen papera ikusgarri egitean oinarritzen da, bai eta kultur estereotipo historikoen hausturan. UNRWA Euskaditik, pentsamenduek hizkuntza eratzen duelaren printzipiotik abiatuz, hizkuntzaren erabilera ez diskrimanatzailean arreta berezia zaintzen da. Bestalde, emakume eta gizonezkoen partaidetza era berdinean bultzatzen da, hiritartasun aktibo eta arduratsu bat sustatuz.

Garapen proiektuak

Haurtzaroa, Generoa eta Laguntza Humanitarioa: Eskubide ikuspuntu bat, okupaturiko Palestinar eskualdearen populazio zaurgarrienengan”,Garapenerako Euskal Agentziak kofinantzatua 45.000 €kin. Euskal Agentziarekin eratutako 2011-2013 hitzarmenaren barnean, Bilbon jardunaldi informatiboak burutu dira, Laguntza Humanitarioaren arloan:

Jardunaldi hauen lehen edizioa, 2012 ko apirilaren 16 eta 17an burutu zen “Haurtzaroa, Genero eta Laguntza Humanitarioa: Eskubide ikuspuntu bat, okupaturiko Palestinar eskualdeen populazio zaurgarrienengan” izenbururupean, hain justu testuinguru honen barnean.

Edizio honetan arreta berezia jarri zen genero eta haurtzaroan, eta honen bestez, Jardunaldien helburua Palestinado eskualde okupatuan (Peo), haurtzarora eta emakumeei zuzenduriko laguntza humanitarioaren inguruan sortutako arazoak aztertzea izan zen, bai eta honen defentsan burututako ekintzen eraginkortasuna eta kalitatea hobetzera zuzenduriko mekanismoak identifikatzea.

Ikuspegi honek erronka ugari ditu, besteak beste izaera praktikoaren mailan, eta beraz, jardunaldiak erronka hauen inguruan eztabaidatzeko eta lan egiteko antolatu dira, bai eta asistentzia hutsak sortutako mugak gaindituko duen lana sortzeko, guztia Palestinako eskualde okupatuaren egoeraren testuinguruan. Jardunaldi hauetan Younis Al-Khatib-ren, Palestinako Ilargi Erdiaren Lehendakaria, Scott Anderson, UNRWAko Programen Zuzendaria Gazan eta María José Torres Macho, Gai Humanitarioen Koordinazio Bulegoko Buruordea Palestinako Eskualde Okupatuan, -en presentzia nabarmendu da bai eta beraien testigantzak.

Jardunaldien edukina, http://www.unrwaeuskadi.org/jornadas2013/index.html webean dago eskuragarri.

Proyecto "Jabekuntza erretratuak: palestinafo emakume errefuxiatu eta Euskadiko emakumeen artean sareak ehunduz” proiektua" Garapenerako Euskal Agentziak kofinantzatua, 2012 deialdian, 86.511,03€ko ekarpen batekin.

2012 urte amaieran hasitako proiektu hau, elkartasun sareak sortzeko helburuarekin jaio da, EAEko hiru Lurralde Historikoko emakumeen elkarte desberdinen artean eta Gazako Lerroko eta Zisjordaniako palestinar emakume errefuxiatuen artean. Elkartruke guneen sendotzea bilatzen du, interkulturalitatetik gerturatze berriak eta ikaskuntza berriak sortuko duten esperientzietara irikiz.

Proiektu honen eremuan, euskal emakumeen elkarteak izango dira, emakume palestinarren egoera euskal gizarteari ikusaraziko dutenak, sentsibilizazio eragile rola jokatuz. Era honetan, elkarte hauen izenean 10 euskal emakumek Palestinako eskualde okupatura bidaiatuko dute eta itzuleran, bidaian bizi izandakoa eta ikasitakoa helaraziko dute, emakume palestinarren errealitatea, genero ikuspegiaz jorratzen duen argazki erakusketa ibiltari bat bezelako gune desberdinen bitartez.

Azken finean, proiektuaren helburua emakume euskaldun eta palestinarren arteko elkartruke eremu honetan oinarrituz. kolaborazioa eta etorkizunerako ekintzak sortzea da.

Proiektu honen informazio guztia, bidaiaren egunerokoa barne, honendako propio sorturiko web orrian eskuragarri dago: http://tejiendoredesdemujeres.org/es/