Back

Deustuko Unibertsitateko Boluntariotza Azoka

Category: Euskera
Date: 26 ira 2019
Time: 10:00
Place: Bilboko Deustuko Unibertsitatean - Bilboko Deustuko Unibertsitatean
Email: sgoyeneche@unrwa.es

UNRWA Euskadik Boluntak antolatutako Boluntariotzaren Azokan parte hartuko du Irailaren 26an, 10etatik 14etara, Bilboko Deustuko Unibertsitatean.

 

Boluntariotza Azokaren antolatzaileek gizarte erakundeen eta unibertsitateko ikasleen arteko topaleku izatea nahi dute, sentsibilizatzeaz gain, ikasleei esparru horri buruzko informazioa eta prestakuntza emateko.

 

Helburuak honako hauek dira:

 

• Gizarte partaidetza sustatzea unibertsitateko kideen artean.

• Gizarte erakundeek gure inguruan egiten duten lana ikusgarri egitea eta ezagutaraztea.

• Boluntarioek egindako lana aitortzen laguntzea.

• Boluntariotza solidarioari lotutako balioak hedatzea (konpromisoa, gizarte erantzukizuna, solidaritatea…).

 

Lekua: Bilboko Deustuko Unibertsitatean

 

Data: 2019ko irailaren 26an

 

Ordutegia: 10:00 – 14:00