Euskal Herriko emakume ordezkaritzak larunbatean Hebron bisitatu zuen. Hebron, munduko hiri zaharrenetariko bat da, Zisjordaniako hiri jendetsuena Jerusalem ondoren, eta sakratua kristau, musulman eta juduentzat.
Hebron Zisjordaniako hiri bakarra da non kolonia judua hirigunean dagoen. Bertan 600 kolono bizi dira, eta gutxi gorabehera 1.500 soldadu israeldar. Zisjordaniako edozein herritan okupazio militarraren egoerari lotutako tentsioa nabaritzen da baina Hebronen are bortitzagoa da.
Hebronen 170.000 palestinar bizi dira. Hiria bi partetan zatituta dago: Hebron 1 (H1) eta Hebron 2 (H2). H2 gunean, Israelgo militarrek kontrolatuta, 35.000 palestinar bizi dira. Hiriko zati horretako giza eskubideen urraketak asko dira, besteak beste: mugimendu murrizketak (62 familia palestinar isolatuta geratu dira), dendak itxi dira (H2an zeuden 650 negozioren % 10 ireki daude) eta etxeratze agindu iraunkorra. 17 kontrolek H2tik zehar ibiltzea edo gidatzea debekatzen dute. Palestinar bat kontatu zigun hilerrira joateko, (bere etxetik 50 metrora), gutxienez 2 kilometroko itzulingurua eman behar zuela, sarbide guztiak itxita zeudelako.
Militarizazioari lotutako indarkeriaz gain, palestinarrek kolonoen bortizkeriari aurre egin behar diote. Azoka zaharreko kale batzuen gainean sare metalikoa jarri dute kolonoek botatzen dituzten harrietatik, zaborratik eta iraizkinetatik babesteko.
La dureza de la situación en Hebrón nos golpea en la que es nuestra última jornada en tierras palestinas. Al día siguiente, domingo partimos de vuelta a casa, en otra jornada marcada por los trámites y registros en el aeropuerto. Por fin, casi acabado el día llegamos al aeropuerto de Bilbao, aunque a muchas de las viajeras todavía les quedaba un buen tramo hasta llegar a casa.
Hebronen gogorkeriak jo gintuen gure azken egunean Palestinan. Hurrengo egunean, igandean, etxera bueltatu ginen, aireportuan hainbat erregistro pasatu eta gero. Azkenik, gauean Bilboko aireportura heldu ginen.
Bizi ditugun esperientziak eta konpartitu ditugun uneak gurekin egongo dira betirako. Gainera, sortu diren adiskidetasuna eta maitasuna ere hor daude.
Orain, proiektuaren bigarren fasea dator. Bidaian parte hartu duten emakumeek sentsibilizazio lana egingo dute, eta beren elkarte, sare, hedabide eta euskal gizartean zabalduko dute haien esperientzia. Horrela errealitate bihurtuko da proiektuaren helburua: hemengo eta hango emakume elkarteen arteko sareak osatzea.