Palestinako errefuxiatuekin

Search
Close this search box.
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Sareak ehunduz

GURE BIDAIAREN BERRI EMATEN

Palestinatik bueltatu ginetetik bi aste pasatu dira, eta deskantsatu eta gero gure proiekturan bigarren fasea hasi da. Orain gure helburua EAEko hainbat erakunde eta elkarteri emakume palestinarren errealitatea eta bidaian ikasi duguna jakiraraztea da, elkartasun sarea sortzen hasteko.

Pasa den asteazkenean, uztailak 9, ETXELILA Emakumin Topalekuan (Ondarruko Emakume Etxean)  Amaia Egaña, ondarrutarra, hainbat emakume elkarteetako kideri eta Emakume Etxeko partehartzaideri Palestinako lurralde okupatura egindako bidaiaren inguruan aritu zen.

Horrez gain, larunbatean, uztailaren 13an, Silvia Carrizo, Malen Etxea elkarteko kidea, Zumaiako emakumeekin topagunea antolatu zuen bidaian parte hartu duten emakumeei gehien hunkitu zitzaien gaiak eta emakumeen eskubideen aldeko estrategiak azaltzeko.  Haiekin batera ordezkaritzako hainbat kidek parte hartu zuten bileran.

Lan-saio horietan, argazki eta bideo batzuen bitartez, Gaza eta Zisjordanian pasa genuen astebeteko bilerak, esaldiak, pasadizo eta  emozioen  zehar bira labur bat egin genuen. Saioetan emakumeen eskubideen aldeko estrategien ohar batzuk azpimarratzeaz gain, azaldu zuten zer nolako eragina dauka okupazioak emakumeen bizitzetan. Bi saiotan bidaiak parte hartzaileengan zer nolako eragin emozionala izan zuen nabarmendu zen. Zaila izan zen esperientzia guztiak ondo adieraztea, eta hitzaldietako bi orduek ozta-ozta eman zuten denborarik kontatu nahi genuena azaltzeko.

ETXELILA eta Zumaiako emakumeek argi daukate bi hitzaldi hauek Gaza eta Zisjordaniako emakume elkarteekin elkartasun sare bat osatzeko lehenengo pausua izan dela. Hurrengo saioa, Marienean, Basauriko Emakume Etxean, izando da, irailaren 19an. Saio honen berri emango dizuegu.