ZER DA? ZEIN DA PROIEKTUAREN HELBURUA?

SAREAK EHUNDUZ

UNRWA Euskadik, populazio errefuxiatuaren errealitatearen inguruko laguntza eta sentsibilizazio mekanismoak sustatzeko helburu estrategikoarekin bat eginez, proiektu honen bitartez, emakume euskaldun eta palestinarren elkarteen artean laguntza sareak sortzearen aldeko apustua egiten du. Estrategia honen bitartez ikuspegi estereotipatua apurtu nahi du, emakume palestinarrak beren garapen prozesuen protagonista bezala aintzatetsiz.

ERAKUSKETAK

Sareak Ehunduz Erakusketa

Bidai Luzea Erakusketa

EMAKUMEEN BIDAIA PALESTINARA

2013ko ekainean, UNRWA Euskadik bidaia bat antolatu zuen Palestinako lurralde okupatura, eta 10 emakumek osatutako ordezkaritza batek hartu zuen parte bidaia horretan; Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerritako elkarte feministetakoak eta emakumeen etxeetakoak ziren emakume horiek.

EMAKUME TOPAKETAK EUSKAL HERRIAN

2015ko otsailean UNRWA Euskadik Palestinako eta Euskadiko emakumeen erakundeen arteko topaketa antolatu zuen Marienean (Basauriko Emakumeen Etxea).

ZINEMA ZIKLOA

EMAKUMEEN BEGIETATIK ZINEMA ZIKLOA

Komunizazio logika nagusiei buelta bat emateko asmoz, emakume palestinarrek beraien komunikazio estrategiak sortzearen aldeko apustua egin dute, modu honetara beraiekiko dauden esteretipoei aurre eginez eta beraien pentsamendu, ikuspuntu, kezka eta eguneroko bizimodua erakutsiz. Horretarako beraien dokumental eta laburmetraietan zuzendari, gidoigile eta errealizadore lanetan aritu dira.

Diputación Foral de Gipuzkoa